AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Enplegu eskatzaileen bataz besteko prestakuntza altuagoa da

2013.09.26

2008 eta 2012 urteetan, lan eske dagoen biztanleria kopuruak gora egin du, bi sexuetan eta aztertutako ikasketa mailetan.

Bi urte hauetan, lehen mailako ikasketak dituzten lan eske dauden pertsonen kopurua lan eske dauden biztanleria guztizkoaren altuena da, bi urte artean duen ekarpena gutxitzen bada ere (% 59,1tik % 53,9ra pasa da).

Atzerakada hau bigarren mailako eta lanbide heziketako ikasketak (% 31tik % 33,4ra) eta goi mailako ikasketak (% 9,8tik %12,7ra) dituzten lan eske dauden pertsonek izan duten hazkundeak konpentsatzen du. Bi kasuetan izan duten hazkundea antzekoa da (2,4 eta 2,8 puntu portzentaje), lehen mailako ikasketak dituzten pertsonen taldeak izan duen pisu erlatiboaren beherakada konpentsatuz.

Bilakaera hau, beste eraginen artean, pertsona okupatuen prestakuntza mailaren hobekuntza progresiboa azaltzen du. Horrela, koiuntura edozein dela ere, pixkanaka prestakuntza gutxiago duten pertsonek (eta adin gehiagokoak direnak) pisua galduko dute eta prestakuntza gehiago dutena (eta gazteagoak direnak) irabaziko dute.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus