AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Hezkuntzan eta lanbide heziketan aditu eta arduradun direnei zuzendutako azken ikasketa bisitak

2013.09.24

Etengabeko ikaskuntzako esparruan Europa mailan elkarlana bultzatzea eta politiken garapena sustatzea helburua duen Europar Batzordeko Hezkuntza Zuzendaritza Orokorreko ekimenak, Etengabeko Ikaskuntzako Programan (2007-13) programatutako azken ikasketa bisitak antolatuko ditu 2014ko martxoan eta apirilean zehar.

Ikasketako bisitak hezkuntza eta lanbide heziketako politiken tokiko, eskualdeko eta nazio mailako arduradunei zuzenduta daude. Hauen barnean hezkuntza eta lanbide heziketa zuzendaritzak, orientazio guneak eta ikastetxeen balioztatze eta akreditazioa, irakasleen prestakuntza, hezkuntza eta prestakuntza inspekzioak etab. aurkitzen ditugu.

Oraingo honetan, 144 ikasketa bisita antolatuko dira Europako 29 herrialdeetan. Bisitetan hezkuntza eta prestakuntza esparruan Europako azken lehentasunekin zerikusia duten 30 gai desberdin baino gehiago aztertuko dira. Gaiak ondorengo hauek dira:

1.-Pertsonei gakoak diren konpetentziak lortzen lagundu (irakaskuntza eta ikaskuntza, biztanleria aktiboari zuzendutako hezkuntza eta garapen jasangarria, IKTn erabilera)
2.- Ikaskuntza eta hezkuntza eta prestakuntzatik lan mundura trantsizioa
3.- Hezkuntza eta prestakuntza erakundeen eta enpresa eta komunitateen arteko elkarlana
4.- Gutxietsita egon daitezkeen taldeentzat aukera berdintasuna
5.- Eskola-uztea ekiditeko neurriak
6.- Irakasleen, formatzaileen eta hezkuntza liderren hasierako eta etengabeko prestakuntza

Hautagai diren pertsonak ikasketa bisitetan parte hartu ahal izateko 2013ko urriak 15eko eguerdiko 12ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak.
.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus