AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Donostia GazteEkin!, aukera profesionalen jardunaldia

2013.07.25

Kursaal-ean uztailaren 24an ospatuko zen Donostia GazteEkin jardunaldia Donostiako Sustapenak antolatu zuen eta 30 urtetik beherako gazte kualifikatuentzat zuzenduta zegoen.

Topaketan 2013ko Donostiako Ekonomia Sustatzeko Planaren bitartez bultzatu nahi diren lan-aukerak kudeatzera eta garapen profesionalera zuzenduriko jarduera-ildo nagusiak aurkeztu ziren.

Jardunaldiaren helburuak honako hauek izan dira:

- prestakuntza espezializatua eskaintzea lan-merkatuan duten kokapena hobetzeko
- aukeretarako hautagaiak eta profilak lortzea Donostiako Ekonomia Sustatzeko Planaren bitartez sortzen diren programetarako
- udal-sozietate publikoak une honetan kudeatzen dituen enplegu-eskaintzetan bitartekaritza-lanak egitea: ekintzailetzako zerbitzuak, nazioarteko mugikortasun programak etab.

GazteEkin!-en, protagonismo berezia izan zuten nazioartekotzeko bekak, titulazioa eta ingeles-maila ona duten gazteek atzerrian sei hilabetez lan egin ahal izateko bekak, hain zuzen ere.


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus