AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gazte-langabeziaren aurkako neurriak hartzeko eskatu die Batzordeak Europako buruei

2013.07.22

25 urte baino gutxiagoko ia sei milioi pertsona daude momentu honetan langabezi egoeran Europan. Zenbait herrialdeetan, gazteriaren erdia aurkitzen da egoera honetan.

Gazteen langabeziaren aurka Batzordeak egin duen deialdian gazteak lan munduan sartzeko ideia berriak proposatzen dira eta gobernuei dagoeneko onartuta dauden Gazteen Garantia bezalako sistemak aplikatzea eskatzen die.

Gazteen Garantia gazte guztiei praktika aldi bat edo etengabeko prestakuntzaren bitartez ikaskuntza barneratzen duen enplegu duin bat eskaintzean datza ikasketak bukatu edo langabezian gelditu eta gehienez lau hilabeteetako epean.

Era berean, Batzordeak gazteen % 25eko langabezi tasa baino altuagoa duten eskualdeei ekimen hau martxan nola jarriko duten azaltzen dituzten planak aurkeztea eskatu die. Hauetan, zein hartuko du parte (adina, prestakuntza, langabezian ibilbidea), zein sustatuko eta gainbegiratuko duen eta finantzatuko duen azaldu beharko dute.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus