AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Europako unibertsitateak: nazioarteko mugikortasuna eta ikaskuntza indartu

2013.07.15

Europako Batzordeak Europako goi mailako irakaskuntza munduan estrategia jarri du martxan. Estrategia honen helburua goi mailako ikasketak dituzten pertsonak munduko edozein herrialdeetan lana egiteko behar diren gaitasunak eskuratzeko aukera izatea da, eta horrela, Europa prestakuntzarako nazioarte mailan lekurik erakargarriena izaten jarraitzea lortuko da.

Estrategia Europako ikasleen artean mugikortasuna hobetuz hasten da, ikasleen % 85ak ez baitu praktikan jartzen. Europatik kanpora joateko mugikortasunaren ratio hau hobetzeko, unibertsitateek nazioarteko ikasketa planak garatu beharko dituzte, hizkuntza konpetentziak sustatu behar dituzte eta ikaskuntza digitala zabaldu behar dute.

Erasmus+ hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirola gaietako Europar Batasuneko programa berria da eta 400 milioi baino gehiago izango ditu ikasleen nazioarte mailako trukeak sustatzeko eta Europako unibertsitateen eta gainontzeko herrialdeen unibertsitateen arteko elkarlana bultzatzeko.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus