AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuaren edizio berria

2013.07.11

Herrialde desberdinek nazio mailako edo nazioarte mailako hezkuntza alorreko helburuetan lortutako aurrerapenak ebaluatzea eta konparatzea lan oso zaila da. Eta nazio mailako hezkuntza sistemetan barneratutako aldaketek direla eta zailagoa bihurtzen ari da.

Prozesu hau errazteko Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua (HNSN) jarri zen martxan, nazioartean alderagarriak diren hezkuntza estatistikak prestatzeko erabiltzen den ohiko erreferentzia dena.

HNSN-a nazio mailako eta nazioarte mailako estatistiken bilketa eta balioztapenean oinarrituta garatu zen. Baina denborarekin erreferentziako marko hau eguneratu behar da eta hezkuntza sistemetako aldaketak kontutan hartu.

Azken eguneraketak alderdi hauek barneratu ditu:
- hezkuntza programek emango dituzten ziurtagiriak barneratu dituzte
- hezkuntza programa maila desberdinak eta hezkuntza lorpenak identifikatzeko diseinatutako hiru digituetako kodifikazio eskema bat
- HNSN-ren administrazio eta gobernuari buruzko atal bat
- glosario zabalagoa

Hobekuntza hauek laguntza teknikoko panel batek planteatu eta barneratu zituen. Panel hau hezkuntzan eta estatistika konparatiboan espezialistak diren nazioarteko adituek osatzen dute. UNESCOko Estatistika Institutuak (IUS) koordinatu du taldea eta Eurostatek eta Ekonomia Lankidetza eta Garapen Erakundeak (ELGE) hartu dute parte, besteak veste.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus