AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

2025. urtea arte zabaltzen dira konpetentzia eta lan merkaturako eszenatokiak

2013.07.03

Europar Batasuneko konpetentzien eta lan merkatuaren eskariaren eta eskaintzaren eszenatokien erreferentzia 2025. urtea arte zabaldu du Cedefopek.

Eszenatoki hauen definizioan 2012. urteko urria arteko mundu mailako ekonomiaren bilakaera, Europar Batzordeko aurreikuspen makroekonomikoen berrikuspena eta Eurostaten azken proiekzio demografikoak hartzen ditu kontutan.

Emaitza hiru eszenatoki dira, enpleguan eragin desberdina izango dutena:

- Oinarrizko eszenatokia, ekonomiaren hobekuntza arinean oinarrituta. Enpleguaren berreskuratze txikia planteatzen du, batez ere, herrialde periferikoetako langabezi tasa altuen beherakadaren ondorio.

- Eszenatoki optimista, jardueraren, agenteen konfiantzaren eta finantzaketa fluxuaren berreskuratzean oinarrituta. Enpleguaren hazkunde tasa oso positiboak aurreikusten ditu Estatu kide guztietan.

- Eszenatoki pesimista, azken bi hiruhilekoen dinamismo faltarekin jarraituko lukeena. Europar testuinguruan ahultasuna areagotzen da eta lan merkatuetan hobekuntzarako itxaropenik ez dago, barne eskaria gehiago oztopatuz.

Laburbilduz, CEDEFOPek bere eszenatokiak eta, neurri handian, lan jarduera berreskuratzerako denbora arkua (bereziki egoera okerragoan dauden herrialdeetan) bost urtetan zabaltzen du.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus