AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako hiru pertsona heldutik batek ohikotasunez ikasten du

2013.06.26

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak egin duen inkestako emaitzen arabera, Gipuzkoako biztanleria helduaren (25-64 urte) hamar pertsonatik seik erregulartasunarekin ikasten du. Zehazki, % 27ak ohikotasunez egiten duen jarduera bat da, urtero edo ia urtero ikasten du eta % 33ak zenbait urtetan. Bestalde, hamar pertsonatik lauk ez du ia ikasten, % 23ak oso gutxitan ikasten du eta % 16ak inoiz.

Ikasten duten pertsonei dagokionez, talde honen %8a azken urtean hasi dela ikasten adierazi du. Pertsona hauetatik, heren batek ikaskuntzako jardueretan lehenengo aldiz hartu du parte eta bi herenek berriro ikasten hasi dira aurreko urtea jarduera horiek egin gabe eman ostean.

Emaitza hauek “Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza Gipuzkoan” izena duen dokumentuan jasotzen dira. Txostena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Grapeneko eta Turismoko Departamenduak argitaratzen duen bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko dokumentu serieko 28. txostena da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus