AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Ikerketa batek tableta digitalak geletan erabiltzeak dituen abantailak nabarmentzen ditu

2013.06.24

2012-2013 ikasturtean zehar, haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta hezkuntza bereziko 2.000 ikasle eta 150 irakasle baino gehiagok Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak tabletekin egindako ikaskuntzaren praktika onak eta onurak zein abantailak eta arazoak identifikatzeko aurrera eraman duen ikerketa batean hartu dute parte.

Irakasleriaren % 87ak tableten erabilerak ikaskuntza hobetzeko lagungarria dela uste du eta % 90ak ikaskuntza autonomoa errazten duela eta gaitasun digitalen garapena areagotzen duela, ulermena hobetzen duela, sormena errazten duela eta ikasleriaren motibazioa eta inplikazioa hazteko lagungarria dela.

Bestalde irakasleriaren % 60ak ikaskuntza prozesuaren aldaketak errendimendu akademikoa ere hobetzen duela uste du. Dena den, errendimendu akademikoan hobekuntza nabarmena lortzeko, curriculum bimodala erabiltzea gomendatzen du. Modelo honek, ikaskuntzan ematen diren hobekuntzak hobetu neurtzea eta kalifikazio akademikoetan eraldatzea ahalbidetuko du.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus