AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Lanbide heziketako onurak Europan

2013.06.17

Cedefopek argitaratu duen azken txostenak lanbide heziketa aztertzen du eta jartzen du arreta guztia, ahal den neurrian hezkuntza orokorretik bananduz berariazko onurak identifikatu ahal izateko.

Azken txosten honetako ondorioak aurretik egindako ikerketetan zein ikerketa berrietan oinarritzen dira. Lanbide heziketako onura ekonomikoez gain (langileen soldatak, erakundeetako ekoizkortasuna hobetu eta herrialde desberdinetako hazkunde ekonomiko handiagoa bezalako onurak), txosten honek lanbide heziketaren ekonomikoak ez diren onurak ere aztertzen ditu, hala nola, pertsonek lanarekiko duten ongizate-maila areagotzea, erakundeetan absentismo maila baxuagoak gertatzea eta gizartetan ematen den delinkuentzia maila gutxitzea.

Azkenik, txostenak aztertzen du lanbide heziketak eta ekonomikoak ez diren onurak nola eragiten dioten elkarri eta erakundeetan, eta zer egin behar den eragin hau maximizatzeko eta erakundeetako ekoizkortasuna hobetzeko. Guzti honek erakusten du abantaila konpetitiboa lortzeko, erakunde bateko lanbide heziketako politikek eta bertako giza baliabideen kudeaketa praktikak merkatuetan lehiatzen duten erarekin koherenteak izan behar direla.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus