AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Key Data on Teachers and School Leaders in Europe

2013.06.13

Europako Batzordeak argitaratu berri duen txosten honek Europar Batasuneko ikastetxeetako irakasleriari eta zuzendaritzari buruzko azken datuak biltzen ditu, haur hezkuntzatik hasita goi mailako hezkuntzako ikastetxeetara arte.

Txostenean, Europako Batzordeak hamabost Estatu kideetan eta Kroazia eta Turkian irakasleria berriari zuzenduta dauden laguntza eta aholkularitza eskaintzeko derrigorrezko hasierako programak daudela azaltzen du.

Era berean, txostena aurkeztearekin bat Estatu kideei irakasleriaren prestakuntza eta hauei emandako laguntza hobetzea eskatu die, euren karrera osoan zehar konpetentziak bere osotasunean garatu eta berritzailea eta kalitate altukoa den irakaskuntza ziurtatu ahal izateko.

Era berean, txostenak Europar Batasuneko herrialde gehienak irakasleriak enplegu bat lortzeko eta lanean aurrera egiteko zer gaitasun izan behar dituen definitu duela adierazten du.. “Konpetentzia markoek” herrialde eta eskualde guztietako (zortzitan izan ezik –Belgikako Erkidego germanofonoa, Bulgaria, Kroazia, Txekiar Errepublika, Finlandia, Islandia, Liechtenstein eta Eslovakia) irakasleriaren hasierako prestakuntzaren oinarria osatzen dute.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus