AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Ikaskuntza mugikorrerako politikak

2013.06.10

Ikaskuntza mugikorrak ikaskuntzako jarduerak edozein tokitan eta edozein momentutan aurrera eramateko teknologia mugikorraren erabileran oinarritzen da. Era honetan, ikaskuntzako aukerak handitzen dira: pertsonek euren tresna mugikorrak erabili ditzakete hezkuntza baliabide desberdinetan sartzeko, besteekin konektatzeko, edota, ikaskuntzako eduki berria sortzeko, bai gela barruan zein gelatik kanpo.

UNESCO erakundeak argitaratu berri duen txosten honen arabera, terminal mugikorretara lotutako teknologiek, ikasten duten pertsona guztien hezkuntza aukerak ingurune desberdinetan zabaldu eta aberastu ditzaketela uste du.

Horrela, arau multzo honen helburua arduradun politikoei ikaskuntza mugikorra zer den hobeto ulertzen laguntzea da. Eta dauzkan onurak “Hezkuntza Guztientzat” helburua lortzeko aprobetxatu daitezkeela ulertaraztea.

Txostena hogei herrialde baino gehiagotako adituen laguntzarekin garatu da eta bertan aurkezten diren jarraibideak aplikazio zabala dute eta normalean ikaskuntzako edukiak sortzearekin erlazionatutako erakunde sorta zabal batetara moldatu daitezke, hala nola, unibertsitateak eta eskola tekniko eta heziketa profesionaleko erakunde edo eskolak.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus