AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Ploteus, Europan ikaskuntzako aukeren inguruko Europar Batasuneko webgunea

2013.06.06

Ploteus web atariaren helburua Europar Batasunean dauden ikaskuntzako aukeren eta prestakuntzako aukeren inguruko informazioa biltzea eta eskaintzea da.

Webguneak unibertsitateetako eta goi mailako hezkuntzako erakundeen webguneetara, ikastetxeetako datu baseetara eta gaitasun profesionaletako ikastaroetara eta helduen hezkuntzako guneetara estekak errazten ditu.

Era berean, Europako beste herrialde batera joan baino lehen beharrezkoa den informazio guztia biltzen duten estekak eskaintzen ditu:

• Europako hezkuntza eta prestakuntza sistemen inguruko deskribapenak eta azalpenak ematen dituzten webguneak.
• Europar herrialdeetako bizitza kostea, matrikula tasak, alojamentua bilatzeko informazioa, marko legala eta gainontzeko informazio orokorra biltzen duten webguneak.
• Europako herrialdeetan eskuragarri dauden ikasle trukerako programen eta beken (Comenius, Erasmus, Leonardo da Vinci, Grundtvig, Youth in Action) informazioa biltzen duten webguneak.

PLOTEUS ekimena ikasleei, lan bila dauden pertsonei, langileei, gurasoei, orientatzaileei eta irakasleei Europar Batasunean ikasteko erabilgarria izan daitekeen informazioa eskaintzera zuzenduta dago.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus