AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Herritarren parte hartzea bilatzen duen #kfe07 ekimenak ikaskuntza eta ekintzailetza landu zituen Donostian

2013.05.23

Pasa den ostiralean, maiatzak 17, #kfe07 ospatu zen, berdintasuna, horizontalitatea, erraztasuna eta independentzia bezalako kontzeptuetan oinarrituz sormen kolektiboa sustatzen duen ekimena. Oraingo honetan, ekimenak bi egoitza izan zituen Donostian.

Lehenengo egoitzan bi talde antolatu ziren (euskara eta gaztelania) eta eztabaidatutako gaiak honako hauek izan ziren bi kasuetan: nola saretu herritarren partaidetza ikaskuntza prozesuetan, elkarren arteko ikaskuntza nola sustatu eta zer egin daitekeen erakundeetatik inbasibo izan gabe elkarren arteko ikaskuntza errazteko. Bilera honetako helburua herritarren ekintzailetza bultzatzea eta gure ahalduntzea eta aktibotza eragitea izan zen.

Bigarren egoitzako helburua bideojokoen esparruko eztabaida-gune berria sortzea izan zen, bideojokoekin lotutako proiektuak erakutsiz eta ekintzailetza arlo honetan nola gauzatu aztertuz, herritarraren ikuspegi sortzailetik eta enpresaren ikuspegitik. Ideia nagusia “inguruneak” duen garrantziaren azpimarratzea izan zen.

Kfe Berrikuntza herritzarren parte hartzerako metodologia da, deialdi desberdinen bitartez mundu osoan zehar 80 egoitza baino gehiago biltzea lortu duena.

Ezberdintzen duen ezaugarria da edozein pertsona, munduko edozein tokitan, kfe baten antolatzailea izan daitekeela, eta ekimenak antolatzen dituen aldibereko topaketetan izena eman.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus