AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Europako Batzordeak MOOC ikastaroak bultzatzen ditu, onlineko ikastaro masiboen ekimen berria

2013.05.17

Europako Batzordeak MOOC ikastaroak (Massive Open Online Courses), hamaika herrialdek martxan jarri duten ekimen berria, bultzatuko dituela jakinarazi du. MOOC onlineko ikastaro masiboen lehen ekimen paneuropearra da.

MOOC-ak mundu guztiari etxetik atera gabe kalitatezko prestakuntzara sarrera edukitzea ahalbidetzen dioten onlineko unibertsitate mailako ikastaroak dira.

Ekimena Europako Urrutiko Hezkuntza Unibertsitate Elkarteak zuzentzen du eta doan berrogei ikastaro jarriko ditu biztanleriaren esku hamabi hizkuntza desberdinetan. Ikastaroak gai mota askotakoak izango dira: matematikak, ekonomia, merkataritza elektronikoa, klima aldaketa, hizkuntzak...

Ekimenean hamaika herrialdeetako partaideak daude: Frantzia, Italia, Lituania, Herbehereak, Portugal, Eslovakia, Espainia, Erresuma Batua eta Errusia, Turkia eta Israel.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus