AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

1.400 ikaslek hartu dute parte Kosmodisearen festan

2013.05.10

Pasa den maiatzaren 10ean, ostirala, Kosmodisearen amaierako festa nagusia ospatu zen Kursaal Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren progama honen helburua gazteak ekintzailetasunaren bidean jarri eta iniziatiba hartzera animatzea da.

Kosmodisearen zazpigarren urteurrenaren festa nagusian lurraldeko ikastetxe desberdinetako 1.400 ikaslek hartu dute parte.

Era berean, jardunaldia ekimenaren webgunean jarraitu ahal izan da streaming bidez.

Kategoria desberdinetan puntuazio altuenak lortu dituzten taldeak honako hauek dira:

- Lehen hezkuntza 1 (6-9 urte): Kosmolariak eta Kosmojakintsu txikiak (Axular Lizeoa) eta Ausartak3C (Elgoibar ikastola).

- Lehen hezkuntza 2 (9-12 urte): Bostekoakc eta Bostak Kosmoan (Elgoibar ikastola) eta PALKAK (Orokieta Ikastola).

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: Zimaik (Aita Larramendi ikastola), Kosmopantxika (Elgoibar ikastola) eta çxerpak (San Benito Ikastola).

- Batxilergoa: Izpi Beltzak eta Erantzun zati bat (IES HERNANI BHI) eta Xamaxa (AITA LARRAMENDI IKASTOLA).

- Lanbide heziketa: JABALINA, Problem eta BELARBOLAS MOTORSPORT (LA SALLE BERROZPE IKASTETXEA).

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus