AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Etengabeko ikaskuntza, Eusko Jaurlaritzako helburua 2012-2016 aldirako

2013.04.15

2012-2016 aldirako Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berri duen programak Etengabeko ikaskuntzaren helburua begiesten du “Bikaintasuna, hezkuntza sistemaren motorra” atalaren markoaren barruan.

Helburuak begiesten dituen lau ekimenak honako hauek dira:

- Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarako lege bat garatzeko lan egitea, gizarte prestatua izateko beharrezko ekintzei estaldura emanez, zentzu kritikoa landuz, elkarbizitzen, erlazionatzen, jakiten eta egiten ikasteko gaitasuna areagotuz eta gizarte konplexuago eta lehiakorrago batean jokatzen ikasteko prestakuntza egokia emanez.

- Gaitasunak lantzera bideratzen diren ekintzak gehitzea ikaskuntza ez-formalen eta informalen bitartez.

- Prestakuntza ekintzak gehitzea eskaintza partzialeko formatuan, betiere kualifikazio profesionalak eskuratu, eguneratu edo hobetu nahi dituzten pertsona guztien ikaskuntza aukerak areagotuz eta malgutuz.

- Herritar guztiei zuzendutako orientazio estrategikoko mekanismoak sortzea eta ezartzea, enpleguranzko prestakuntza ibilbide pertsonalizatuak definitzeko.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus