AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

European Job Mobility Bulletin

2013.04.11

Europako Batzordeak hiruhilabetero argitaratzen duen buletinaren ale berria. Buletinak EURES webgunearen atarian estatu mailako enplegu zerbitzuek argitaratzen dituzten lanpostuen analisia egiten du.

Argitalpenaren helburua enplegu eskaintzaren informazio eguneratua biltzea da. Era berean, informazio hau lan merkatuan egon daitezkeen arazoak aurreikusteko erreminta bezala erabiliko da.

Buletina euren eskualdeetatik/herrialdeetatik kanpo lana bilatzen ari diren pertsonei zuzenduta dago bereziki.

Europar lan mugikortasunaren buletinaren azken alean azpimarratzen denaren arabera, Europako herrialdeetan ondorengo sektoreetan aurkitu daitezke lan aukera hoberenak:

- Finantza eta merkatal jarduerak
- Saltzaileak
- Etxeko langileak eta tabernariak
- Pertsona zaintzaileak
- Osasunaren profesionalak (erizainak izan ezik)

European Job Mobility Bulletin-a Europa 2020 Estrategiaren “Gaitasun berrien eta enplegu berrien agenda” ekimenaren markoaren barruan argitaratzen da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus