AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Hezkuntzan eta lanbide heziketan aditu eta arduradunak direnentzat ikasketa bisiten programa

2013.04.04

Etengabeko ikaskuntzako esparruan Europa mailan elkarlana bultzatzea eta politiken garapena sustatzea helburua duen Europar Batzordeko Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Orokorreko ekimena da.

Ikasketako bisitek eztabaidarako, komunak diren gaien inguruko eta estatu eta Europa mailan lehentasunak diren gaien inguruko elkartrukea eta ikaskuntzarako foro bat eskaintzen dute. Ideien elkartrukea eta praktika berritzaileak parte hartzaileek hezkuntza eta prestakuntza sistemen kalitatea eta gardentasuna sustatzera laguntzen dute.

Ikasketa bisitak 2013/2014 Europan garatu diren azken hezkuntza eta prestakuntzaren politikak islatzen dituzten bost kategoria tematikoen inguruan antolatu dira:

1.- Hezkuntzaren, lanbide heziketaren eta enpleguaren arteko elkarlana sustatu
2.- Irakasleen, prestakuntza ematen duten pertsonen eta hezkuntza eta lanbide heziketako erakundeen kudeatzaileen hasierako eta etengabeko prestakuntza bultzatu
3.- Hezkuntza sisteman eta lanbide heziketako sisteman gakoak diren gaitasunak bereganatzea sustatu
4.- Hezkuntzan eta lanbide heziketan inklusio soziala eta genero berdintasuna sustatu, biztanleria atzerritarraren integrazioa barne
5.- Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren estrategiak garatu eta pertsonen mugikortasuna sustatu

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus