AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Alemaniako lanbide heziketako sistemaren azterketa

2013.03.18

Alemaniako lanbide heziketako sistema herrialdearen lehiakortasunaren funtsezko elementua bezala aurkezten da. Hori dela eta, herrialde askoren arreta bereganatzen du, hala nola, Frantzia. Bertan, ikaskuntzaren inguruko eztabaida Alemaniako sistemaren errendimenduan jartzen du arreta behin eta berriro.

Frantziako eta Alemaniako sistemen historikoki duten pisuaren analisiak, bien arteko egiturako desberdintasunak eta partekatzen dituzten erronkak identifikatzen ahalbidetzen du. Era honetan, Alemaniako sistema inspirazio iturria izan daiteke zenbait aspektuen inguruan Frantziak egin behar duen hausnarketan: ikaskuntzako sisteman parte hartzen duten eragileen arteko erantzukizunen banaketa, lanbide heziketari gizarteak ematen dion balioa, ikasleriari laguntzeko modeloak eta bi herrialdeen artean ikasleen mugikortasuna sustatzeko aukerak.

Dokumentu honek Frantziako eta Alemaniako gazteei zuzendutako lanbide heziketa sistemak aztertzen ditu, frantziar sistemak alemaniar sistemarekin alderatuz dituen gabeziak identifikatzeko helburuarekin.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus