AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako emakumezkoen % 31ak eta gizonezkoen % 24ak unibertsitate mailako ikasketak ditu

2013.03.11

“Gipuzkoako pertsona helduen hezkuntza formala” dokumentuak Gipuzkoako eskualde handietako (Donostialdea, Goierri-Tolosaldea, Debagoiena eta Deba Beherea) 16 eta 64 urte bitarteko biztanleriaren eta lan merkatuarekin duten harremanari buruzko adierazle sorta eskaintzen du.

Horrela, Gipuzkoako biztanleria helduaren % 29ak lanbide heziketako ikasketak egin ditu, % 28a unibertsitate mailakoak, % 27a lehen mailakoak eta % 16a bigarren mailakoak.

Emakumezkoen hezkuntza maila altuagoa nabarmentzen da, % 31ak unibertsitate mailako ikasketak ditu. Portzentaje hau % 24ra gutxitzen da gizonezkoen kasuan.

Eskualde nagusien araberako analisiak Donostialdean kokatzen du unibertsitate mailako ikasketak dituzten pertsonen kopuru handiena. Gainontzeko eskualdeetan lanbide heziketako ikasketak dituzten pertsona gehiago aurkitzen dugu.

Txosten hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismo Departamentuak argitaratu du (Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren inguruko adierazleak Gipuzkoan serieko 3. dokumentua), Eusko Jaurlaritzako Lan Merkatuaren Erroldako datuak oinarritzat hartuta.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus