AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako goi mailako ikaskuntzako erakundeek 12,9 milioiko gastua egin zuten I+Gn

2013.02.25

Gipuzkoako I+Gko barne gastua 558,9 milioi eurotakoa izan zen 2011. urtean (BPGren %2,57a), %2,3ko hazkundea suposatu duena aurreko urtearekin alderatuz.

Goi mailako ikaskuntzako erakundeei dagokionez, 12,9 milioi eurotako gastua egin zuten, Gipuzkoako 2011 urteko gastu totalaren %2,3a.

Gastu bolumen hau 2010. urtearekiko atzera egin du (goi mailako ikaskuntzan 14,1 milioi eurotako gastua egin zen), %8,9ko beherakadarekin.

Gastuaren %61a ingeniaritza eta teknologia diziplinari dagokio, %22a gizarte-zientziak eta giza zientziei dagokio, %13a zientzia zehatzak eta natur-zientziei eta gainontzeko %4a bestelako diziplinei.

Azken urtean gizarte-zientzia eta giza zientzien diziplinan egindako gastuaren beherakada nabarmena sumatu da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus