AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Eusko Jaurlaritzak Unibertsitateak, Lanbide Heziketak eta gainerako eragileek duten presentzia orekatzeko aholkua eman du bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako lege proposamenean

2013.02.18

Pasa den asteartean, otsailak 12, Gobernu Kontseiluak aldeko irizpidea eman zuen bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren inguruan aurkeztutako Lege-Proposamena aintzakotzat har dadin.

Eta Unibertsitateak, Lanbide Heziketak eta prestakuntza-arloko gainerako eragileek duten presentzia orekatzea beharrezkoa dela esan duen arren, proposamenaren alde egin du Gobernu Kontseiluak.

Era berean, Jaurlaritzak emandako aholkuaren arabera, sendotu egin beharko lirateke Unibertsitatearen eta beste hezkuntza-eragile batzuen zeregina bizialdi osoko heziketan.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketari buruzko lege-proiektu propioa egingo duela aurreratu du, eta aldeko iritzia jaso duen lege-proposamen horren muinari dagozkion gai espezifikoagoak ere jasoko ditu lege-proiektu horrek.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus