AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Munduko Hezkuntzaren Laburpena 2012

2013.02.11

UNESCOren Estatistika Institutuak (UIS-ek) urtero argitaratzen duen txosten honek mundu mailako hezkuntzako azken estatistikak biltzen ditu.

Laburpen-txostena bereziki baliotsua da hezkuntza estatistika sorta zabala aurkezten duelako eta txosteneko taula estatistikoak oinarritzat hartuta, nabarmentzen den gai berezi bat sakonki aztertzen duelako.

Laburpenaren 2012ko edizioak umeen eskola bilakaerarekin zerikusia duten gaiak eta adierazle gakoak aztertzen ditu, hala nola, ikasturteen errepikapena, eskola uzte goiztiarraren fenomenoa eta lehen mailako hezkuntzan eta bigarren mailako hezkuntzaren lehen zikloan izandako lorpenen maila.

UIS-ek bildu dituen nazioartean alderagarriak diren datuetaz gain, laburpenaren edizio honek etxebizitzetara egindako inkestatik ondorioztatutako informazioa aurkezten du eta Institutuak garatutako bi adierazle berri barneratu ditu: errepikatu gabe eskola bizi itxaropena, errepikatu gabe eskolatze urte zenbatekoa ebaluatzen duena; eta bigarren hezkuntzako lehen zikloaren azken graduan biziraupen tasa, oinarrizko hezkuntza bukatu duten edo saiakeran porrot egin duten ume kopurua adierazten duena.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus