AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoan langabezi tasa baxuagoa da goi mailako ikasketak dituztenen artean

2013.02.04

2012 urte bukaeran, goi mailako ikasketak zituzten Gipuzkoako pertsonen artean %6,5eko langabezi tasa zegoen. Tasa hau biztanleria aktibo osoaren artean zegoena baino baxuagoa zen (%9,7), Eustaten arabera.

Era berean, 2012 urtean, goi mailako ikasketak zituzten pertsonen artean langabezi tasa 1,1 puntu portzentajeetan hazi zen, biztanleria aktibo osoaren kasuan 1,7 puntutan hazi zen bitartean.

Bestalde, goi mailako ikasketak dituzten pertsonak biztanleria aktibo guztiaren %37a suposatzen dute, erdi mailako ikasketak eta lehen mailako ikasketan %56a eta %7a suposatzen duten bitartean.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus