AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Europar Batzordeko 2020ko Ekintzailetzarako Ekintza Plana

2013.01.28

Ekintzaileei lagundu eta Europa herrialdeetako kultura ekintzailea aldatzeko xedea duen Europar Batzordeko 2020ko Ekintzailetzarako Ekintza Plan berri horrek, hezkuntzak eta prestakuntzak ekintzaileen belaunaldi berriak sortzeko etq bultzatzeko duten funtsezko eginkizuna nabarmentzea bilatzen du.

Planak pertsona gazteen artean, emakumeen artean, adineko pertsonen artean, etorkinen eta langabeen artean ekintzailetza bultzatzeko neurri espezifikoak jasotzen ditu. Zehazki, berehala esku hartzeko hiru alor proposatu ditu:

• Ekintzailetzari buruzko hezkuntza eta prestakuntza, enpresen hazkundea eta sorkuntza bultzatzeko.

• Ekintzaileentzako baldintza markoak indartzea, egiturazko oztopoak kenduta eta laguntza eskainita enpresaren bizi-zikloko fase erabakigarrietan.

• Ekintzailetza-kulturaren dinamizazioa Europan: ekintzaileen belaunaldi berri baten sorrera.

Era berean, Plan berriak neurri zehatzak proposatzen ditu sortzen ari diren enpresei laguntzeko eta enpresa berrien sorrera bultzatzeko, enpresetako jabetzaren transferentzia arrakastaz egitea ahalbidetzeko, finantziazioaren eskuragarritasuna hobetzeko eta porrot egin ondoren, ekintzaile zintzoei bigarren aukera emateko ekimenetarako.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus