AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoa bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako nazioarteko finantzaketa ekimen desberdinetan hartu du parte azken urteetan, Akordio frantsesean jasotzen den bezala

2013.01.24

Enpresen lehiakortasunerako eta enpleguan segurtasunerako sinatu berri den Frantziako Akordio Nazionalak bizitza osoan zeharreko ikaskuntza ziurtatzen du, prestakuntzaren kontu pertsonala sortuz.

Zentzu honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren finantzaketaren analisi konparatuan parte hartu zuen, ELGE eta Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntzaren Sare Europarrarekin batera.

Bertan, Estatu Batuak, Suedia eta Holanda, besteak beste, bezalako herrialdeek ikaskuntzaren norbanako kontuaren inguruan duten esperientzia aztertu zen (Individual Learning Accounts). Sistema hau, ikaskuntzan parte hartzea sustatzeko eta enpresen aldetik, eta zenbait kasutan Erakunde Publikoen aldetik, kofinantzaketa bultzatzeko erreminta egokia dela uste da.

Era berean, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren finantzaketa neurrien ezagutzan sakondu da, 39 herrialde desberdinetan martxan jarritako neurrien konparaketa batekin.

Neurri hauen artean ikaskuntzaren norbanakoaren kontua barneratu zen, ikaskuntzako txekeak, ikaskuntzarako kredituak eta ikaskuntzarako subentzioaz gain, Gipuzkoako lurraldean garatutako ondorengo ekimenak diren bezala: Ikastxekin, Txekinbide y Emaweb (y Emaweb+).

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus