AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoan Estatuan baino gehiago hartzen dute parte pertsonak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan

2013.01.22

25 eta 64 urte arteko sei gipuzkoarretatik lauk (% 41) bizitza osoko ikaskuntza-jardueraren batean hartu du parte azken hamabi hilabeteotan. Partaidetza hori Estatukoa (% 38) baino pixka bat handiagoa da.

Generoaren ikuspegitik egindako azterketak erakusten duenez, ikaskuntzako jardueretan parte hartzea gizonezkoen artean emakumezkoen artean baino pixka bat altuagoa da, bai Estatuan (%39 eta %37), bai Gipuzkoan (%44 eta 39%).

Ikaskuntza motaren arabera, eta ikaskuntza formalari dagokionez (titulu ofiziala eskuratzea dakarrena), Gipuzkoako 25 eta 64 urte arteko hamar lagunetik batek jarduera horretan hartzen du parte (% 10). Partaidetza hori Estatukoa (% 7) baino handiagoa da.

Ikaskuntza ez formalari dagokionez, Gipuzkoako 25 eta 64 urte arteko pertsonen herenak, gutxi gorabehera, ikaskuntza ez formaleko jardueretan hartzen du parte eta Estatuan proportzio bera mantentzen da.

Datu hauek “Gipuzkoan eta Estatuan bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueretan parte hartzea” izena duen dokumentuan jasotzen dira. Txostena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Grapeneko eta Turismoko Departamenduaren bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko dokumentu serieko 26. txostena da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus