AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Supporting social mobility and lifelong learning

2013.01.17

Britainia Handiko Negozioen, Berrikuntzaren eta Gaitasunen Estatuko Idazkaria den Vince Cablek, pertsonen mugikortasun soziala sustatzeko eta hobetzeko, bereziki pertsona helduena, Britainia Handiko Gobernuak hartu dituen neurrien berri eman du Cass Negozio Eskolan eskainitako konferentzia batean.

Bi oinarrizko bereizketa daude mugikortasun soziala hobetzeko gobernuaren gaur egungo ikuspuntuari forma ematen diotena.

Lehenengoa belaunaldi arteko mugikortasuna, pertsona baten klase soziala zein neurritan dagoen zehaztuta bere gurasoenaren arabera, eta belaunaldi barruko mugikortasuna bereiztea, pertsonek euren bizitzan zehar aurrera egiteko duten gaitasuna eta aukera beraien jatorria edozein izanda ere.

Argi dago gazteak euren gurasoen egoerarekiko hobetu ahal izateko, bizitza profesionalaren zehar gora egiteko aukera errealak izan behar dituztela. Beraz, bi mugikortasun formak bata besteari indartzen diote.

Bigarren bereizketa nabarmena mugikortasun erlatiboa eta absolutuaren artekoa da. Mugikortasun sozial erlatiboak jatorri desberdineko pertsonek gizarte talde edo sarrera jakin batzuk izateko dituzten aukerak aztertzen ditu. Mugikortasun sozial absolutuak, pertsonek euren gurasoak baino hobeto egiteko duten aukera maila aztertzen du.

Gobernuaren enfasia mugikortasun sozial erlatiboan kokatzen da. Pertsona guztiek profesionalki aurrera egiteko edo sarrera maila altuagoak lortzeko aukera berdinak izatea nahi du, gizarte klasea edo jatorria edozein izanda ere. Beste hitzetan esanda, aukera berdintasuna egotean ahi du.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus