AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Europa 2020 Estrategiak ikastetxeetan eta enpresetan etengabeko ikaskuntzak duen garrantzia azpimarratzen du

2013.01.14

Europa 2020 Estrategiako hezkuntza eta prestakuntzaren inguruan egin dituen azken ondorioetan, Europar Batasuneko Kontseiluak azpimarratu du, lehenik eta behin, gaitasun eta esperientzia mailak, pertsona gazteen zein helduen artean, gaur egungo mundu ekonomikoaren eta lan merkatuaren behar aldakorrei momentu oro doitu behar direla. Hori dela eta, pertsonen enplegagarritasuna hezkuntza eta prestakuntza sistemen bitartez zein lantokietan sustatu behar da etengabeko ikaskuntzaren markoaren barruan, sektore publiko zein sektore pribatuko ardura bat izanik.

Bestalde, Europa 2020 helburuak kontutan hartuta, Batzordea homologoko azterketa pilotoaren ariketa ebaluatzera eta homologoen arteko eta homologokako azterketen etorkizuneko ekintza posibleen eztabaidarako proposamenak aurkeztera gonbidatzen du.

Hori guztia suspertze ekonomikora, hazkundera eta enplegura hezkuntzak eta prestakuntzak egingo duten kontribuzioaren markoan.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus