AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko adierazle gakoak

2012.12.17

25 eta 74 urte bitarteko Gipuzkoako biztanleriaren %37,7ak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueraren batean parte hartu du azken 12 hilabeteetan zehar.

Honako hauek dira Gipuzkoako biztanleriaren eta hauen ikaskuntzako parte hartzearen inguruko datu nabarmenenak:

- Gizonezkoak emakumezkoak baino gehiagotan hartzen dute parte: %40,2a eta %35,1a, hurrenez hurren.

- Adin segmentuen arabera, 25 eta 34 urte arteko bi pertsonetatik batek parte hartzen du ikaskuntzako jardueretan (%55,3). Parte hartze tasa hau gutxitzen joaten da adinarekin: 35 eta 44 urte arteko pertsonen %44,3a; 45 eta 64 urte bitartekoen %33,6a; eta 65 urte baino gehiagokoen %12,3ak ikaskuntzako jardueretan hartzen du parte.

- Pertsonen ikasketa maila faktore erabakigarria da ikaskuntzako jardueretan parte hartzeko orduan: goi mailako ikasketak dituzte pertsonen %55,2a ikaskuntzako jardueretan parte hartu du, datu hau %40,8an kokatzen da bigarren mailako ikasketak dituzten pertsonen artean eta %17,5ean lehen mailako ikasketak dituzten pertsonen artean.

Datu hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Grapeneko eta Turismoko Departamenduaren “Gipuzkoako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko adierazle gakoak” izena duen dokumentuan jasotzen dira.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus