AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Europa Batasuneko Kualifikazioen Panorama

2012.12.12

Europar Batzordeak Europar Batasunean epe motz eta ertainera dagoen gaitasunen beharrari, gaitasunen eskaintzari eta gaitasunen egokitzapen faltari buruzko informazio kuantitatiboa eta kualitatiboa eskainiko duen webgunea aurkeztu du. Panoramak Europa mailan hedapen maila azkarragoa duten lanbideak nabarmenduko ditu eta baita lanpostu huts gehien eta betetzeko zailenak diren lanbideen informazioa eskainiko du.

Europar Batasuneko Kualifikazioen Panorama” webgune berriak gaitasunen egokitzapen faltari aurre egitea du helburu. Horretarako, Europar Batasuna eta Estatu Kideetan bildutako datu eta aurreikuspenetan oinarrituko da.

Ekimena Batzordeak argitaratu duen “Hezkuntzaren kontzeptu berria” estrategiaren jarraipena da. Bertan, gazteak lan merkatuak behar dituen gaitasun eta konpetentziak garatzeko eta hazkunde eta enplegu helburuak lortzeko ekintzak martxan jartzera animatzen ditu Estatu kideak. Nahiz eta langabezi tasak oso altuak izan, gaur egun bi milioi lanpostu huts daude Europar Batasunean.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus