AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Hezkuntza birplanteatu: konpetentzietan inbertitu emaitza sozioekonomikoak hobetzeko

2012.11.29

Pertsona gazteen langabezi tasa %23tik gertu dago Europar Batasuneko herrialde gehienetan eta, hala ere, bi milioi lanpostu daude bete ez daitezkeenak. Europa errotik birplanteatu behar du nola hezkuntza eta prestakuntza sistemak eskaini dezakete lan merkatuak momentu bakoitzean behar dituen gaitasunak.

Erronka hau zailtasun maila handikoa da gaur egun hezkuntzak sufritzen duen murrizketa testuinguruan. Hori dela eta, Europako Batzordeak Hezkuntza Birplanteatu izeneko estrategia berri bat jarri du martxan. Estrategia honekin Batzordeak Estatu kideak pertsona gazteek lan merkaturako beharrezkoak diren gaitasunak eta konpetentziak garatuko dituztela ziurtatuko dituzten neurriak hartzea animatu nahi ditu, hauekin, hazkunde eta enplegu gaietan dituzten helburuak lortuko dituztelakoan.

Hezkuntza Birplanteatzeko estrategia berriak oinarrizko aldaketa planteatzen du hezkuntzan eta ikaskuntzako emaitzei ematen die garrantzia, hau da, ikasleak bereganatzen dituzten ezagutzak, gaitasunak eta konpetentziak. Gainera, nabarmenki hobetu behar dira irakurketa eta idazkera eta aritmetika bezalako oinarrizko gaitasunak, eta garatu edo hobetu behar dira ekintzailetza eta ekimenerako gaitasuna bezalako konpetentziak.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus