AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Langabezian dauden Gipuzkoako biztanleen %44ak ikasten du, datu hau handiagoa da gizonen eta adinez gazteenak direnen artean

2012.11.02

Langabezi egoeran dauden Gipuzkoako pertsonen %44,3ak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueretan parte hartu du azken urtean zehar.

Genero-ikuspegitik, azterketak agerian uzten du gizonezkoek ikaskuntzan parte-hartzea handixeagoa (% 47,5) dutela emakumezkoek baino (% 42,3).

Era berean, ikaskuntzako parte-hartzeak aldeak erakusten ditu adin-segmentuaren arabera:

· Gazteenen taldean (25 eta 34 urte arteko pertsonak), langabezian dauden bi pertsonatik batek baino zertxobait gehiagok ikaskuntzako jarduerak egin ditu azken urtean (% 54,5).

· Adinez nagusienak direnen artean (45 eta 64 urte artean) proportzio hori hirutik batekoa baino baxuagoa da (% 27,8).

Datu hauek “Ikaskuntza eta langabezi egoeran dauden pertsonak” izena duen dokumentuan jasotzen dira. Txostena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Grapeneko eta Turismoko Departamenduaren bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko dokumentu serieko 24. txostena da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus