AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gazteen artean ekintzailetza bultzatzeko politika berria

2012.10.29

Agerikoa da gazte jendea gogotsu azaltzen dela enpresa berri bat sortzeko ideiaren aurrean. Halaber, nabaria da ere gutxi direla enpresak martxan jartzen dituzten pertsona gazteak hauetan interesa azaltzen dutenekin alderatuz. Gainera, ideia aurrera eraman dutenen artean porrot tasa altuagoa da adin gehiagoko biztanleriaren artean baino.

Egoera honek pertsona gazteen ekintzailetzarako zenbait oztopo daudela islatzen du, hala nola, gaitasunen, sareen eta finantzaketa bezalako alorretan.

Europa gazte jendearen artean langabezia areagotu duen eta lan merkatuan pertsona hauen parte hartzea gutxitu duen krisi ekonomiko garrantzitsu bati aurre egin behar dion momentu batean dago, eta politika publikoak eta ekintzailetza bultzatu dezaketen ekimenak paper garrantzitsu bat izan dezakete erronkei aurre egiteko momentuan.

ELGEk Europako Batzordearekin batera argitaratu duen txosten honen helburua gazte jendearen autoenplegu jarduerak eta enpresa izpiritua bultzatzea da.

Era berean, gazte jendearen artean enpresa ekimenak eta autoenplegua bultzatzen eta oztopatzen dituzten arrazoi nagusiak aztertzen ditu.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus