AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Education for All Movement

2012.10.23

Munduko Pertsona Guztiontzat Hezkuntza Jarraipen Txostena UNESCOk nazioarteko komunitatearen izenean landutako txostenaren hamargarren edizioa da. Txostena prestatzeko lanetan pertsona, erakunde, instituzio eta gobernu askok parte hartu dute txosteneko taldekideez gain.

Gaur egun, munduko pertsona gazte askok, bereziki egoera ekonomiko zailenean aurkitzen direnak, eskola uzten dute gizartean aurrera ateratzeko eta lanpostu on bat lortzeko behar diren konpetentziak garatu gabe. Guztiontzat Hezkuntzaren helburu nagusietako bat pertsona gazte guztiak konpetentziak lortzeko aukera izatea izanik, Munduko Pertsona Guztiontzat Hezkuntza Jarraipen Txostenaren 2012ko edizioa konpetentziak garatzeko programak nola hobetu daitezkeen eta hauen hedapena nola zabaldu daitekeen aztertuko du. Hau guztia, enplegu onak aurkitzeko eta bizitza hobeak bizitzeko pertsona gazteen aukerak areagotzearren.

Horrela, Munduko Pertsona Guztiontzat Hezkuntza Jarraipen Txostenak mundu ekonomian hazteko herrialdeek landu behar duten lan indarra garatzen laguntzen saiatzen da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus