AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Europako pertsona landunen %16ak bere konpetentziak eta gaitasunak zaharkituta gelditu direla uste du

2012.10.16

Konpetentzien zaharkitzea pertsonek euren lanaren errendimendu egokirako eta euren eginbeharrak egiteko beharrezkoak dituzten konpetentziak eta ezagutzak zein neurritan galtzen dituzten bezala definitu daiteke.

Konpetentzien zaharkitzearen inguruan argi egin nahian, Cedefopek inkesta pilotu bat jarri du martxan Europar Batasuneko lau Estatu Kideetan. Inkesta honen helburua 30 eta 55 urte arteko zenbat pertsona landun uste dute euren konpetentziak zaharkituta gelditu direla ezagutzea da.

Inkestaren emaitza nagusien artean ondorengo aipamenak egin daitezke:

· Cedefopen inkesta erantzun duten pertsona landunen %16ak azken bi urteetan aurrerapen teknologikoak direla eta bere konpetentziak zaharkituta gelditu direla uste du.

· Atzerriko hizkuntzak eta ordenagailuen erabilpenak dira eragin hau gehien sumatzen dituzten konpetentziak.

· Azken urtean zehar ikaskuntzarik jaso ez duten pertsona landunen %34a konpetentzien zaharkitzea sufritu dute, ehuneko hau %22a arte gutxitzen da azken urtean ikaskuntzaren bat jaso duten pertsona landunen artean.

· Kualifikazio maila baxueneko pertsonak eta adin gehieneko pertsonak, euren bizitza profesionalean zehar konpetentziak garatzeko aukera ez duten pertsonekin batera dira konpetentzien zaharkitzerako arrisku gehien dutenak.

Datu hauek Cedefopek argitaratu duen “Konpetentzien zaharkitzea aurreikusi” oharrean jasotzen dira.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus