AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

From education to working life

2012.10.11

Azken urteetan lan merkatuan eskatzen diren gaitasunetan aldaketak sumatu dira, eta ez gazte eta helduen langabezi tasa altuak ekarri dituen gaur egungo krisi ekonomikoa dela eta soilik, epe luzeko zenbait joerengatik ere: aurrerapen teknikoak, globalizazioak, biztanleriaren zahartzeak eta, azken aldian, ekologikoagoak diren ekonomiak. Azken hauek, gaur egun Europako hezkuntza sistemek eskaintzen dituzten konpetentzia eta kualifikazioak lan merkatuko behar aldakorrak asetzeko gai diren ala ez zalantzan jartzen dute.

Europako politikako zati garrantzitsu batek erronka hauei aurre egitea du helburu. Kualifikazio eta enplegu berrientzat Europa 2020 Agendak eta Brujaseko Komunikatuak pertsonen gaitasunetan inbertitzeak eta lan merkatuaren beharrei erantzuteak duen garrantzia azpimarratzen dute. Bi ekimenek adierazten dute hezkuntzak eta lanbide heziketak zentzu honetan duten garrantzia.

Cedefop-en txostenak Europar Batasuneko analisi eta konparaketa zehatza eskaintzen du Europako Biztanleria Aktiboaren inkesta oinarritzat hartuta.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus