AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoa, Ekiten duen Lurralde gisa, Sustatzeko Programako 2012 urteko deialdia

2012.09.12

Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak, Jakintzaren Gizartean oinarrituriko Gipuzkoa bat eraikitzen lagundu nahi du, gizarte-iraunkortasuna, iraunkortasun ekonomikoa eta ingurumen-iraunkortasuna bateratuko dituen oinarri batean nahi du euskal gizartea finkatu.

Hau da, Gizarte-Erantzukizuna aintzat hartzen duen Lurralde bat eta herritarren, gizartearen eta bere erakunde sozial eta ekonomikoen jabekuntzara bideraturik dauden politikak garatzen dituena. Lurralde-kapital bat eraikitzean datza kontua.

Bere etorkizunaren protagonista izatera igaro nahi duen Lurraldea; bere pertsonei eta baliabideei dagokien balioa emanez, ikaskuntza kolektiboari dagozkion prozesuak sustatuz, eta gizarte-kohesio eta egituraketa-maila zuzen batzuk ziurtatuz.

Horretarako, eta deialdi honen barruan, ondorengo ekintzak diruz lagunduko dira:

a) Ekimenaren zentzua eta kultura ekintzailea eta berritzailea sustatzea hezkuntzaren arloan

b) Enpresak sortzeko eta garatzeko prozesuan laguntza ematea

c) Berrikuntza eta pertsonekiko eta lurraldearekiko konpromisoa sustatzea

Ekintza hauek martxan jartzen laguntzeko, 4,54 milioi eurotako aurrekontua dauka.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus