AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Europar Batzordeko Etengabeko Ikaskuntzako Programaren 2013. urteko deialdia

2012.09.05

Programa honen helburu nagusia etengabeko ikaskuntzaren bitartez Europar Batasuneko garapenean laguntzea da ezagutzaren gizarte aurreratu bat bezala, hazkunde ekonomiko sostengarri batekin, lanpostu gehiago eta hobeagoekin eta gizarte kohesio handiagoarekin. Aldi berean, etorkizuneko belaunaldien onurarako ingurumenaren babes egokia ziurtatzea bilatzen du. Bereziki, Europar Batasuneko hezkuntza eta prestakuntza sistemen arteko elkartrukea, elkarlana eta mugikortasuna sustatzea bilatzen du, mundu mailan kalitatezko erreferentzia bihurtu daitezen.

Etengabeko Ikaskuntzako Programa Europa 2020 Estrategiaren hezkuntza eta prestakuntzaren inguruko lehentasun eta erronka nagusiak lortzen lagundu nahi du, hau da, balioa sortu ezagutzan oinarritutako hazkundearekin, gizarte inklusiboetan biztanleriaren parte hartzea sustatu eta etengabeko ikaskuntzara eta bizitza osoan zehar ikasten diren gaitasunen eguneraketara sarrera ziurtatzea.

Etengabeko Ikaskuntzaren Programak ondorengo azpipuntuak ditu:

· Lau sektore programa ondorengo mailetan: eskola hezkuntza (Comenius), goi mailako hezkuntza (Erasmus), hezkuntza profesionala (Leonardo da Vinci) eta pertsona helduen hezkuntza (Grundtvig), hurrenez hurren.

· Elkarerlazionatuta dauden gaiei zuzendutako zeharkako programa eta Europako integrazioaren eta Europar instituzioen inguruko hezkuntza, ikerketa eta hausnarketa babesten dituen programa (Jean Monnet Programa).

EIP-a hezkuntza eta prestakuntzan inplikatuta dagoen edozein pertsona eta erakundera zuzentzen da eta 1.276 milioi eurotako aurrekontua dauka. Proposamenak aurkezteko epea desberdina da programaren arabera, dena den, 2013. urteko lehen hiruhilekoan kontzentratzen dira gehienak.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus