AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako biztanleriaren %61a etengabe ikasten du

2012.07.30

Gipuzkoako hamar pertsona helduetatik seik etengabe (urtero edo ia urtero) edo zenbait alditan (zenbait urtetan) hartzen dute parte ikaskuntzako jardueretan. Proportzio hau aipatutako bi taldeetan mantentzen da eta baita gizonezkoen eta emakumezkoen artean ere.

Adinaren araberako parte hartzeari dagokionez, 25 eta 34 urte arteko pertsonak dira ikaskuntzako jardueretan gehien partzen hartzen dutenak (pertsonen %76a) modu etengabean (urtero edo ia urtero).

Pertsonen lan egoerari dagokionez, lana duten pertsonak dira gehien ikasten dutenak, hauetatik %71a etengabe edo partzialki. Langabezian dauden pertsonen artean ehuneko hau %66an kokatzen da eta ordaindutako lan merkatuan aktiboak ez direnen artean %47an.

Bestalde, azken hamabi hilabeteetan zehar, pertsonen %9a ikaskuntzako jardueretan parte hartzen hasi da edo bueltatu da (azken urtean ikaskuntzako jardueretan parte hartu ez dutenak).

Datu hauek “Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza” izena duen dokumentuan jasotzen dira. Txostena Gipuzkoan bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko dokumentu serieko 23. txostena da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus