AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Europako biztanleria eta euren hizkuntzak: soilik bosten bat da ikaskuntzan aktiboa

2012.07.05

15 urte baino gehiagoko Europako biztanleriaren bosten bat (%21) hizkuntzei dagokionez ikaskuntzan aktiboa da. Laurden bat inguru (%23a) inoiz ez du hizkuntza bat ikasi, eta bi bosten baino zerbait gehiagok (%44a) ez du azken aldian ikasi eta ez du ikasten hasteko intentziorik etorkizunean.

Europako biztanleriak beste herrialde batean lanean aritzeak hizkuntza bat ikasteko aukera paregabea bezala identifikatzen du eta hori dio biztanleriaren hiru bostenak.

Beste hizkuntza bat ikasteko oztopo nagusiena, eta pertsonen heren batek aipatu duena, biztanleriaren motibazio falta da. Laurden batek inguru denbora falta eta prezioa oso altua dela aipatzen du. Bosten bati hizkuntzak ikasteko duten erraztasun falta gogogabetzen die.

Bestalde, biztanleriaren erdia baino zerbait gehiago (%54a) elkarrizketa bat edukitzeko gai da behintzat beste hizkuntza batean, laurden bat gutxienez beste bi hizkuntza hitz egiteko gai da eta hamar pertsonetatik batek gutxienez hiru hizkuntza hitz egiten ditu.

Datu hauek Europako Batzordeak egindako Eurobarometroan aurkitzen dira.

Gipuzkoako biztanleriari dagokionez (25 eta 74 urte bitartekoak), %59ak atzerriko hizkuntzak ezagutzen ditu (ingelera eta frantsesa gehien bat), baina soilik erdiak adierazten du maila altua edo erdi maila duela hizkuntza horretan.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus