AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Ikaskuntza, Gipuzkoako enpresetan pertsonen partaidetzarako giltzarria

2012.07.03

Hiru enpresatik bik ikaskuntzaren eta trebakuntzaren garrantziarekiko sentsibilizazio maila altua dute erakunde bezala euren helburuak betetzeko eta, era berean, enpresetan pertsonen parte hartzea sustatzeko modu bezala duen garrantzia azpimarratzen dute.

Izan ere, Gipuzkoako enpresek oso garrantzitsutzat (bostetik batek) edo nahiko garrantzitsutzat (bostetik bik) dute ikaskuntza-ekintzak egitea eta lanean ari diren pertsonen trebakuntza garatzea.

Ikaskuntzari emandako garrantzia handitu egiten da neurriarekin batera. Hain zuzen ere, lau enpresa handitik hiruk hartzen dute ikaskuntza oso garrantzitsu edo nahiko garrantzitsutzat; proportzio hori hiru enpresatik bira murrizten da neurri txikiagoko enpresen kasuan.

Datu hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Grapeneko eta Turismoko Saileko dokumentuan jasotzen dira. Azterketa hau Foru Aldundiaren Sendotuz programak diruz lagundutako “Gipuzkoako enpresen antolaketa-ereduak, pertsonen inplikazioa eta enpresen lehiakortasuna eta bikaintasuna” ikerketa-proiektuaren zati da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus