AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Bizitzan zeharreko ikaskuntzako jarduerak egiteko laguntzak araupetu dituen EGABen irizpena

2012.06.29

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordeak bizitza osoan zeharreko jarduerak aurrera eramateko diru-laguntzak arautzen dituen Dekretu Proiektua aurrera eramatea egokia dela adierazi du, kontsulta erakunde honek egindako gogoetak kontutan hartuta.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa Sailak igorri duen proiektu honek hamar urte baino gehiago dituen arautegia berritzea ahalbidetzen duela eta Europa 2020 Estrategiaren helburuetara modu egokiagoan moldatzen dela uste du.

Dena den, Euskal EGAB-ak egindako gogoeten artean, proiektu honen arabera “bizitza osoan zeharreko ikaskuntza” bere eduki posibleari dagokionez oso era mugatuan ulertzen dela adierazi du. Proiektuak aurreikusten dituen “erakunde onuradunen artean EAEko bigarren hezkuntzako ikastetxe publikorik ez agertzea harrigarria da eta, bai, ordea, Lanbide Heziketa edo Helduen Hezkuntzako ikaskuntzak ematen dituzten ikastetxe pribatuak”. Era berean, “unibertsitateek etengabeko prestakuntza-jarduera horien finantzazioan izan dezaketen partaidetza esperimentazio-proiektuetara soilik mugatzen du, eta horrela gure erkidegoan egun dagoen prestakuntza-potentzial handiena baztertuta gelditzen da”.

Bestalde, honakoa adieraziko duen paragrafo bat gehitzea komeni dela uste du: “pertsona guztiek bizitza osoan zehar prestakuntza jasotzeko aukera eduki behar dute, hezkuntza-sistemaren barruan edo hortik kanpo, beren gaitasunak, ezagutzak, trebetasunak, jarrerak eta eskumenak eskuratu, eguneratu, aztertu eta handitzeko, pertsonalki eta profesionalki garatze aldera”.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus