AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza: gizarte eta ekonomiaren erronka

2012.06.25

Izenburu honekin Madrilen pasa den maiatzaren amaieran ospatu zen sinposio honen ondorio nagusien artean pertsona gazteen langabezia eta Europako herrialdeetako lehiakortasunaren hobekuntza eta hazkundea lortzeko bizitza osoan zeharreko ikaskuntza programak martxan jartzea funtsezkoa dela nabarmentzen da. Jardunaldietan, adituek Gobernuen, eta bereziki enpresen, parte hartzea eta inplikazioa handitzea eskatu zuten etengabeko ikaskuntzaren kultura bat garatu ahal izateko.

Zentzu honetan, Mundu Bankuko hezkuntza sektoreko koordinatzaileak hezkuntzaren kontzeptuan aurrera egiteak duen garrantzia nabarmendu zuen, ez bakarrik eskola ikaskuntza eta akademikoa dena. Koordinatzailearen ustez, Europako herrialdeek jasaten ari diren aldaketa demografikoen erronkek, herrialde hauetako biztanleen bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren prestakuntza beharrak hazten dituztela ulertzea beharrezkoa da.

UNESCOren ordezkariak bizitza osoan zehar lortutako esperientzia islatu eta demostratu dezaketen pertsonentzako bereziki hezkuntza mota informalak sustatzea interesgarria izan daitekeela azpimarratu zuen.

ELGEko adituak gaitasun profesionalen prestakuntza eta garapenerako “Skills Strategy” proiektua aurkeztu zuen, mundu mailan hauek duten garrantzia azpimarratuz.

Ramón Areces eta Gizartea eta Hezkuntza fundazioek antolatu zuten jardunaldian, hezkuntza esparruko nazioarteko adituek hartu zuten parte.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus