AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

2020 Estrategiaren helburua: tituludun gazteen %82a enpleguarekin

2012.05.28

Europar Batasuneko Kontseiluak zenbait neurri hartu ditu hezkuntzaren eta ikaskuntzaren inguruko politikak identifikatzeko eta hauen inguruan europar erreferentzia puntua ezartzeko. Hartutako neurri hauek, hezkuntza orokorrean, lanbide heziketan eta goi mailako hezkuntzan tituluak dituzten pertsona gazteen enplegu tasa sustatzea bilatzen dute eta honen bidez hezkuntzatik lan mundurako trantsizioa egokia eta errazagoa izango dela ziurtatuko da.

Azken urteetan Europa mailako nahiz nazio mailako ekimen asko garatu dira hezkuntza eta lan mundua gerturatzeko, gehienak hezkuntza eta ikaskuntza erakundeen eta enpresen arteko elkarlana sustatzea bilatu dutenak.

Erreferentziazko adierazlea titulua lortu eta hurrengo hiru urteetan enplegua lortu duten 20 eta 34 urte arteko gazte tituludunen zenbatekoa neurtzea izango da.

Kontseiluak ezarri duen helburua 2020 urterako tituluren bat duten pertsona gazteen %82a enplegua lortzea da (2010ean %76,5koa zen).

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus