AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Ekintzailetzarako hezkuntza

2012.05.02

Europako Batzordeak argitaratu duen txostenaren arabera, Europako herrialde gehienak aurrerapauso garrantzitsuak ematen ari dira ekintzailetzarako hezkuntzaren sustapenerako. Hau guztia etorkizuneko hazkunderako motorra izanik, etorkizuneko biztanleria ekintzaileak inspiratzen lagunduko du.

Zortzi herrialdek ekintzailetzarako hezkuntza sustatzeko estrategia espezifikoak martxan jarri dituzte bitartean, beste hamahiru herrialdek estrategia hauek etengabeko ikaskuntzarako, gazteriarako edo hazkunderako estrategia nazionalen barruan sartu dituzte. Era berean, Europako herrialdeen erdiak ekintzailetzarako hezkuntza hobekuntzak barneratzen dituzten hezkuntza erreformak planteatu dituzte azken aldian.

Bere lehiakortasuna mantentzeko, Europa pertsonetan, euren konpetentzietan, euren moldatzeko ahalmenetan eta berritzeko euren ahalmenetan inbertitu behar dute. Horretarako, hezkuntzako lehen urteetan kultura ekintzailea irakatsiz hasten den pentsamolde aldaketa nabarmena eman behar da Europan jarrera ekintzaileen aurrean.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus