AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarako Europako Batzordeko estrategiak

2012.03.26

Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan Europako 25 eta 64 urte arteko pertsonen parte hartzeak beheranzko bilakaera arina izan du. Egoera hau bereziki larria bilakatzen da gaur egun bizitzen ari garen egoera ekonomikoan.

Europako Batzordeak azpimarratu du 2012 urteko 2020 Estrategiaren “Europa adimendun, jasangarri eta inklusibo batean hezkuntza eta prestakuntza” txotenean, gazteek eta kualifikazio maila baxuko pertsona heldu langabetuek hezkuntzan eta prestakuntzan jarri behar dute euren konfiantza lan merkatuan dituzten aukerak handitzeko.

Existitzen diren oztopoei aurre egiteko hezkuntza sektore espezifikoetan erreformak aplikatzea ez da nahikoa, etengabeko hezkuntza egokia baten aldeko estrategia globala aplikatzea beharrezkoa izango da.

Era berean, hezkuntza eta prestakuntza sistemek bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarako aukerak pertsona guztiei eskaini behar dizkiete. Kide diren estatuak berrikusi beharko dituzte ikaskuntzarako oztopoak izan daitezkeen alderdiak bilatuz eta estrategia globalak martxan jarri beharko dituzte eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntzara sarrera sustatu beharko dute giza erakundeen eta interesa duten gainontzeko erakundeen laguntzarekin.

Halaber, pertsona guztiei zuzendutako oinarrizko gaitasunen irakaskuntzaren garrantzia azpimarratu nahi da eta bizitza osoan zeharreko integrazio hobeagoa nabarmendu nahi da, batez ere kualifikazio baxuko pertsona helduen parte hartzea sustatzeko.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus