AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Eusko Legebiltzarrak Bizialdi Osoko Ikaskuntzaren lege proiektua tramitatzeko onartu du

2012.02.27

Eusko Legebiltzarrak Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko lege proiektua tramitatzeko onartzea erabaki du.

Azken urteetan aldaketa nabarmenak eman dira hezkuntza- eta prestakuntza-ereduan. Ondorioz, ikaste-prozesua bizitzaren une jakin batean gertatzen dela pentsatzetik, bizitza osora luzatzen dela pentsatzera igaro behar da. Bestalde, ikasteko modu malguagoak finkatu behar dira, eta igarobide hobeak egotea hezkuntzaren, prestakuntzaren eta lan munduaren artean; gainera, ikastea testuinguru formaletara, arautuetara mugatzen duen ideia gainditu behar da, eta ikasteko beste bide batzuk baloratu eta aitortu (testuinguru formaletatik at ikastea, testuinguru informaletan ikastea…).

Horretarako, Lege honetan bizialdi osoko ikaste-prozesua euskal herritar guztien eskubidetzat hartzen da, eta prestakuntzako eskaintza zabal baten bidez gauzatuko da, bai euskaraz bai gaztelaniaz; urrutiko prestakuntza-eskaintza sustatuko du, batez ere informazio eta komunikazioko teknologien bidez, horiei esker herritarrek prestakuntza-eskaintza hurbilago izan dezaten, era malguan, eta prestakuntzaz batera beste eginbehar batzuk (norberarenak, familiakoak, gizartekoak edo lan-arlokoak) aurrera eramateko modua izateko. Gainera, Legeak lan-esperientziaren bidez edo bide ez formal edo informaletan ikasitakoa aitortzeko bidea ezartzen du, gaitasun profesionalak aitortu, ebaluatu eta egiaztatzeko tresna bat abian jarrita.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus