AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Europako hezkuntzaren datu esangarriak 2012

2012.02.21

Ikerketa honetan Europako hezkuntza sistema desberdinetan azken hamarkadan eman diren berrikuntzen jarraipena egin da.

Datu estatistikoak eta informazio kualitatiboa biltzen den txostenean, haur hezkuntzatik goi hezkuntzara arteko Europako 37 hezkuntza sistemen organizazioa, kudeaketa eta funtzionamendua deskribatzen da.

Txosten honetako ondorio nagusiak ondorengo hauek izan dira:

- Azken urteetan derrigorrezko eskolatzea luzatzeko joera argia sumatzen da, eskola-uzte tasak gutxitzeko eta biztanleria guztiak oinarrizko hezkuntza titulua edukiko duela ziurtatzeko helburuarekin.

- Goi mailako hezkuntza erakunde eta eskolen artean autonomia maila altuagoa nabarmentzen da.

- Europan hezkuntzaren kalitatea lehentasun bat da eta geroz eta gehiago ebaluatzen da, bai zentroen kalitatea eta baita ere irakasleena eta hezkuntza sistemarena.

- Nahiz eta azken aldian irakasleek duten babesa nabarmenagoa izan, erakargarritasun gutxiko lana izaten jarraitzen du.

- Krisiaren aurrean, zenbait gobernuk gaur egun dauden finantzaketa akordioak mantentzeko neurri espezifikoak hartu dituzte, sistemaren funtzionamendua bermatzeko eta azken hamarkadan ezarri diren erreformak babesteko helburuarekin.

- Goi mailako titulua duten pertsonak maila baxuagoko kualifikazioak dituzten pertsonak baino bi aldiz azkarrago sartzen dira lan munduan (bataz beste 5 hilabete eta 9,8 hilabete, hurrenez hurren).

Esleitutako etiketak:


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus